Sociedad de Neurología del País Vasco
Eremu pribatua
Erabilpen baldintzak

Erabilpen baldintzak

http://www.snpv.org web-atariaren erabilerari buruzko Baldintza Orokorrak


Batetik, Euskal Herriko Neurologi Elkarteak (aurrerantzean, EHNE), helbidea Bilboko Mediku Zientzien Akademia, Lersundi kalea, 4 48009 Bilbon duena, G-48432736 IFK zenbakiduna eta Adolfo López de Munain Arregui lehendakariak (NAN: 16246491G) ordezkatua, www.snpv.org web-atarian jarri dituzte eskuragarri euren jarduerei buruzko hainbat informazio-eduki.

Honako baldintza orokor hauek EHNEren web-atarian sartuko diren ERABILTZAILEEI begirakoak dira, soil-soilik.  Honako baldintza orokor hauek ikusgai ditu ERABILTZAILEAK www.snpv.org web-atariko orrialde guztietan; eta baita ERABILTZAILE batek bere datuak galdetegiren batean sartzen dituen guztietan ere. Hain zuzen, irakurri, inprimatu, artxibatu eta Internet bidez onartu ditzan. Nolanahi ere, ERABILTZAILEAK ezingo ditu bere datuak sartu, hori guztia onartu ezean.

Euskal Herriko Nerulogi Elkartea-k izena emanda dauka Elkarteen Errolda Nagusian, 1989ko ekainaren 11z gero, B/1.332/89 zenbakiarekin.

EHNEren web-atarira sartzeko, ezinbestean onartu behar dira ERABILTZAILEAK behar bezala ulertu dituela baieztatutako erabilera-baldintza orokorrak. ERABILTZAILEAK konpromisoa hartuko du web-ataria eta bertan eskainitako zerbitzuak ez erabiltzeko legez kanpoko jarduerak egiteko; eta era berean, honako baldintza orokorrak une oro errespetatzeko.


LEHENA.- SARBIDE- ETA ERABILERA-BALDINTZAK

1.1.- EHNE web-ataria erabiltzeak ez dakar ERABILTZAILEAK derrigorrez izena eman behar izatea, non eta ERABILTZAILEAK ez duen erabili nahi www.snpv.org atarian dauden artikuluen datu-basea. Horretarako, nahitaezkoa izango da erregistratzea, oinarrizko galdetegi bati erantzunda. Izen-emate hori, halaber, baldintza orokor espezifikoen arabera arautuko da. Web-atari honen sarbide- eta erabilera-baldintzak, hain zuzen, indarrean dagoen legeak eta fede onaren printzipioak arautzen dituzte; hala, ERABILTZAILEAK web-atariari erabilera egokia emateko konpromisoa hartuko du. Debekatuta daude legezkotasuna eta hirugarrenen eskubide zein interesak urratzen dituzten ekintza guztiak: alegia, intimitaterako eskubidea, datuen babesa, jabetza intelektuala, etab. EHNEk, espresuki, honako hauek debekatzen dituzte:

1.1.1.- Web-atarian bertan edo zeinahi bitarteko baliatuta atariaren bidez EHNEren sistemei zein hirugarrenei era guztietako kalteak eragingo dizkieten ekintzak gauzatzea.

1.1.2.- Beharrezko baimenik gabe, zuzenean edo zeharka era guztietako publizitatea edo informazio komertziala zabaltzea, mezuak kopuru handitan bidaltzea ("spaming") edo mezu handiegiak bidaltzea ("mail bombing"), sareko zerbitzariak blokeatzeko asmoz.

1.2.- EHNEk euren web-atarirako sarbidea eten ahal izango dute noiznahi, legez kontrako, fede onaren aurkako edo honako baldintza orokor hauen aurkako erabileraren bat hautemanez gero (ikusi bosgarren klausula).

BIGARRENA.- EDUKIAK.- Web-atari honetan txertatutako edukiak honako hauek osatu eta txertatu dituzte:

2.1.- EHNEak, kanpo- zein barne-iturriak erabilita; hala, EHNE barne-iturriekin osatutako edukien erantzule egingo da, soil-soilik.

2.2.- EHNE ez den hirugarrenak; bai web-atarian zuzeneko lankidetzak eginda, bai beste web-atari batzuetarako edo EHNEren jabetzakoak ez diren bestelako guneetako albisteetarako hiperesteken edo esteken bitartez. EHNE ez da izango, inola ere, era horretan sartutako edukien erantzule; eta ez du bermatuko esteka edo hiperesteka horien guztien funtzionamendu egokia. Bere web-ataritik EHNEren web-atarirako hiperesteka jarri nahi duen ERABILTZAILEAK ez du legez kontra edo fede onaren aurka erabiliko aipatutako web-atarian dagoen informazioa.

2.3.- EHNEk beraientzat gordetzen du bere web-atarian dauden edukiak noiznahi aldatzeko eskubidea.

HIRUGARRENA.- EGILE- ETA MARKA-ESKUBIDEAK.- EHNE, hain zuzen, erregistratutako marka da. Debekatuta dago kanpoko edonork EHNE marka erabiltzea, zeinahi bitartekotatik, non eta EHNEek horretarako adostasun adierazia ematen ez duen. Markaren baitakoak dira nola izena, hala logotipoa. Eskubide guztiak berarentzat gordetzen ditu. Gainera, EHNEren web-ataria (edukiak, programazioa eta atariaren beraren diseinua) erabat babestuta dago egile-eskubideagatik. Horrenbestez, debekatuta dago babestutako elementu horiek guztiak erreproduzitzea, komunikatzea, banatzea eta eraldatzea, non eta EHNEk horretarako adostasun adierazia ematen ez duen.

LAUGARRENA.- JURISDIKZIOA ETA APLIKATU DAITEKEEN LEGEA.- Honako baldintza orokor hauek Espainiako legediak arautzen ditu. Bestalde, Donostiako Epaitegiek eskumena daukate honako baldintza orokor hauetatik eratorritako zeinahi eztabaida edo gatazka ebazteko; eta, ondorioz, ERABILTZAILEAK espresuki uko egingo dio dagokion bestelako edozein foruri.

BOSGARRENA.- Honako dokumentu honetako klausularen bat baliogabetzat jotzen bada ere, gainerako klausulek indarrean jarraituko dute, eta aldeen borondatea zein honako baldintza hauen helburuak aintzat hartuta interpretatutako dira. EHNEk dokumentu honetan emandako eskubide eta ahalmenetako batzuk ez egikaritzeko erabakia har dezake, baina horrek ez du esan nahi, inola ere, horiei uko egiten dienik, non eta EHNEk espresuki hala onartzen ez badu.
 

Newsletterraren harpidetza

Jaso ezazu ekitaldien azken albisteak

Azken albisteak

..............................................................................................
Euskal Herriko Neurologi Elkarteko Bilera. 2016, otsailak 26-27, Hotel Monte Igueldo, Donostia [enlace]
..............................................................................................

Laguntzaileak

Esteve

SNPV/EHNE

Euskal Herriko Neurologi Elkartea
Sociedad de Neurología del País Vasco

Lersundi, 9 - 5. solairua
Bilboko Mediku Zientzien Akademia
48009 Bilbao

Idazkaritza Teknikoa

Lankor - Kongresu eta Ekitaldiak
Zuatzu Parke Enpresa
Zurriola eraikina, behe solairua, 5. lokala
20018 Donostia

Tel: 943 42 81 11
E-posta: secretaria@snpv.org

Web: www.lankor.eus